Sanse 0-1 RCD Mallorca

Amaiera bolada onari

Sansek ezin izan du Mallorcaren aurka punturik lortu gaur arratsaldean Zubietan 0-1 galdu ondoren. Txuri-urdinek lehen zati bikaina egin dute eta aurretik jartzeko aukera ugari izan dituzte, baina Fuentesen gol berantiar batek porrota suposatu du donostiarrentzat, norgehiagokan askoz gehiago merezi izan arren.

Kanpokoek izan dituzte neurketako lehen abaguneak, baina horietako bakar batek ere ez du arrisku berezirik sortu. Mallorcakoen hasiera onaren ostean, gipuzkoarrek aukeraz beteriko 20 minutu jokatu dituzte. Astiazaranek aukera ona izan du, area kanpotik egindako jokaldi on eta jaurtiketa bikain baten ostean, baina Arnauk gelditu du. Danik, lehen zatian oso gogotsu, aurkari bat gainditu du area barruan eta, ondoren, atezainaren eskuetara errematatu du. Handik gutxira, Astiazaranek, abagunea izan du, baina haren jaurtiketa eskuineko zutoinetik oso gertu joan da kanpora. Hurrengo jokaldian, berriz ere Astiazaranek, oso gutxigatik errematatu du gora. Kontraeraso bikain baten ostean, Carrerak neurketako aukerarik argiena izan du Gorosabelen paseari esker, baina aurrelariak ezin izan du gola sartu buruz burukoan. Gure filialak erasotzen jarraitu du eta lau korner ere izan ditu, baina aprobetxatu ezinik. Lehen zatiaren azken abaguneetako batean, Fuentes Fraga gainditzen saiatu da, baina jaurtiketa kanpora joan da.

Aldageletatik bueltan, neurketak lehen 45 minutuetan izan duen erritmo guztia galdu du, eta bi taldeetako bakar batek ere ez du aukerarik sortu denbora luzez. Partidaren azken txanpan, aurkariek estutu egin dute Cerdá eta Fuentesen jaurtiketen bidez. Lehenengoa kanpora joan da eta bigarrena ondo gelditu du Fragak. Handik minutu batzuetara, Fuentesek bakarkako jokaldi bikaina egin du eta gola sartu du atezain txuri-urdina iristeko gai izan ez den jaurtiketa batekin. Zorigaitza. Donostiarrek guztiarekin bilatu dute berdinketa, baina ez da gehiagorako denborarik izan.

Porrot mingarria Sanserentzat, gehiago merezi izan duen eta horrela bere bolada ona amaitutzat ematen duen taldearentzat. Hala ere, talde indartsuekin aurrez aurre lehiatzeko gai dela erakusten jarraitzen du. Hurrengo jardunaldian, txuri-urdinak garaipenaren bidera itzultzen saiatuko dira Agrupación Deportiva Ceutaren aurka.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Ruperez, Ropero (Agote, min. 67), Kita, Balda (kap.) (Ayo, min. 73), Carbonell, Aguirre (Lebarbier, min. 67), Díaz (Adjabeng, min. 73) Gorosabel (Mariezkurrena, min. 82), Astiazaran eta Carrera.

RCD Mallorca: Arnau Tenas, Calatayud (Arnau, min. 46), Valjent, A. Raillo (kap.) (John C., min. 69), Soumahoro, Morlanes, S. Darder, Alex Sala (Josep Cerdà, min. 63), Liso (A. Roca, min. 63), Pablo Torre (Buksa, min. 74) eta Fuentes.

Gola: 0-1: Fuentes, min. 81.

Epailea: Gonzalo Romero. Txartel horia atera die etxeko Carbonell eta Aguirreri eta kanpoko Soumahoro, Arnau eta Buksari.

Ikusle kopurua: 1.185 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!