Bigarren taldeak ezin izan du punturik eskuratu Albaceteren zelaian (2-0). Neurketa hasieratik jarri zaie aldapan Iosu Díazen jokalariei, eta, minutuek aurrera egin ahala hobera egin eta aldea murrizteko ahalegina egin duten arren, saririk gabe itzuli dira etxera.
Partida ez da ondo hasi txuri-urdinentzat. Albacetek aurrea hartu du lehen minutuetan, Elisaren golari esker. Hasierako kolpeari buelta eman dio Realak pixkanaka, bere jokoa erakusten hasi eta partidaren agintea hartzeko asmoz. Hala ere, ordu erdia igaro ostean, etxekoen alde adierazitako penalti batek bigarren gola egiteko aukera eman die manchegoei. 2-0ekoarekin iritsi da partida atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, Realak aurrerapausoa eman du eta itxura hobea eskaini du. Txuri-urdinek maizago zapaldu dute aurkariaren area eta markagailuko aldea murrizteko aukerak sortu dituzte. Gola egitea ere lortu dute, baina epaileak baliorik gabe utzi du, zalantza handiak eragin dituen jokoz kanpoko bat adierazita. Bigarren taldeak amaierara arte jarraitu du golaren bila, baina ahaleginak ez du saririk izan.
Bigarren taldea Zubietara itzuliko da datorren asteburuan. Iosu Díazen jokalariek Atlético de Madrid B hartuko dute etxean, zaleen aurrean berriro puntuak batzeko helburuarekin.
Fitxa teknikoa:
CD Alba FF: Isabel, Vero Herrera, Vicky, Loba, San Nicolás, Aina, L. Ortega, P. Fransanz, Elisa, Sararols y Fariña.
Real Sociedad: Urgatemendia, Etxebeste, Soroa, Etxeberria, Zunzunegi, Vidal, Arrondo, Isasisasmendi, Aranburu, Casamayor y Ruiz.
Golak: 1-0: Elisa, min.4; 2-0: Sararols, min. 32.
Epailea: Josefa Sánchez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin