Champions League jokatzeko sailkatu garen denboraldi historiko honetan 61 gol sartu ditugu, Liga F eta Erreginaren Kopa artean banatuta. Real Sociedad TVk gol guztiak biltzen dituen bideo bat prestatu du, zaleek Youtuberen bidez denboraldiko golik onena bozkatzeko aukera izan dezazuen.
Lehiaketan parte hartu eta denboraldi berriko elastikoa irabazteko aukeran sartzeko, beharrezkoa izango da gure YouTube kanalera harpidetzea eta botoa bideo berean iruzkin bidez ematea (erabiltzaile bakoitzeko boto bakarra). Dagoeneko zabalik dago denboraldiko golik onena aukeratzeko bozketa, eta datorren astearterarte izango da parte hartzeko aukera. Ez galdu bideoa ikusteko aukera, eta eman zure botoa gustukoen duzun golaren alde!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin