Reala beste behin ere Tximist Cup Nazioarteko lehiaketan izango da. Aurten, txapelketak hamargarren edizioa beteko du, eta emakumezkoen oinarrizko futbolaren nazioarteko erreferente nagusietako bat dela berretsiko du. Ekainaren 12tik 14ra bitartean jokatuko da Hondarribian, eta Europako emakumezkoen futbolaren klub esanguratsuenetako batzuk bilduko ditu.
Talde txuri-urdinarekin batera, FC Barcelona, Real Madrid, Manchester United, Sporting Clube de Portugal, VfL Wolfsburg, Hammarby, Deportivo Alavés, SD Eibar eta Queens Park Ladies taldeek ere hartuko dute parte. Hamarkada bateko ibilbidea ospatuko duen edizio berezi honek emakumezkoen futbolaren garapenarekin eta nazioarteko proiekzioarekin duen konpromisoa indartuko du.
Azken hamar urteotan, 20.000 jokalari baino gehiagok eta 80 klubek baino gehiagok parte hartu dute Tximist Cup txapelketan. Kirol-lehia hutsetik harago, berdintasuna, inklusioa eta garapen soziala sustatzen dituen topagune bihurtu da, futbola eraldaketarako tresna gisa erabiliz.
Aurtengo edizioan ere The Equality Ball izango da txapelketaren ikur nagusietako bat. Tximist Fundazioak sustatutako ekimen honen bidez, munduko hainbat lekutan eragin sozialeko proiektuak finantzatzen dira; horien artean dago Kenyan eraikitzen ari den lehen The Equality Stadium estadioa, datozen hilabeteetan inauguratuko dena.
Txapelketaren dimentsio soziala indartuz, Hegoafrikako gizarte-proiektuetan parte hartzen duten gazteek ere Tximist Cup esperientzia bizitzeko aukera izango dute aurten. Egonaldian zehar, hainbat talde partaideekin jarduerak partekatuko dituzte, tartean Real Sociedadekin.
Lehiaketaz harago, hamargarren urteurrenaren ospakizunen barruan She Leads kongresuaren edizio berria egingo da ekainaren 17an Donostiako Udaletxean. Futbolariak, entrenatzaileak, jokalari ohiak eta kirolaren arloko profesionalak bilduko ditu ekitaldiak, emakumeen lidergoari, aukera-berdintasunari eta kirolak gizartean duen eragin eraldatzaileari buruz hausnartzeko.
Urteurreneko ekitaldiei amaiera emateko, Legends Txapelketa jokatuko da Zubietan. Bertan, Real Sociedad, Athletic Club eta Villarreal CF taldeetako jokalari beteranoek parte hartuko dute. Jardunaldi berezi horretan omenaldia egingo zaie familiei ere, azken hamar urteotan emakumezkoen futbolaren garapenean izan duten ezinbesteko ekarpena aitortuz.
Realaren parte-hartzeak berriz ere agerian uzten du klubak emakumezkoen futbolaren sustapenarekin eta kirola aukera berriak sortzeko, berdintasuna bultzatzeko eta gizarte inklusiboago bat eraikitzeko tresna gisa erabiltzen duten ekimenekin duen konpromiso sendoa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin