AURREDENBORALDIA

Uztailaren 14an itzuliko dira

Atzera kontaketa martxan da dagoeneko. Oporraldia amaituta, uztailaren 14an ekingo dio berriro lanari Arturo Ruizen taldeak, Zubietan hasiko den denboraldi-aurre berriari begira.

Sei aste baino gehiagoko prestaketa-aldi zorrotza izango dute aurretik jokalariek. Epe horretan, entrenamendu saioak eta lagunarteko neurketak uztartuko dituzte, erronka handiz beteriko denboraldiari ahalik eta baldintzarik onenetan ekiteko. Helburu nagusia izango da UEFA Emakumeen Txapeldunen Ligako multzoen fasera sailkatzeko kanporaketara eta abuztuaren amaieran abiatuko den Liga F txapelketaren hasierara sasoi betean iristea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!