Realak eta Ainoa Campok akordioa lortu dute jokalaria talde txuri urdinera etortzeko, 2028-2029 denboraldiaren amaierara arte.
Ainoa Campo Palentziakoa da eta 29 urte ditu. Espainiako futbolaren maila gorenean esperientzia handia duen futbolaria da, zelai erditik oreka, ofizioa eta iritsiera emateko gai dena. Rayo Simancasen eta Parquesolen hezia, Atletico de Madrilen jarraitu zuen hazten, ondoren Rayo Vallecano, Madrid CFF, CD Tacón, Deportivo Abanca, Villarreal CF eta RCD Espanyol taldeetan aritu aurretik.
Palentziarra Zubietara iritsi da talde perikoan etapa nabarmena osatu ondoren. Bertan kapitain aritu da, eta pieza garrantzitsua izan da bere erregulartasunagatik, lehiakortasunagatik eta bi areetan egindako ekarpenagatik. Azken denboraldian Liga F-ko 29 partida jokatu zituen, 2.396 minutu pilatu zituen eta 5 gol eta 2 asistentzia sinatu zituen. Datu horiek bere lidergoa, jokoan duen eragina eta bigarren lerrotik erasora gehitzeko duen gaitasuna islatzen dute.
Jokalariak, Policlínica Gipuzkoan azterketa medikoa gainditu eta Anoetako bulegoetan Álex Uranga kontseilariak lagunduta kontratua sinatu ondoren, adierazi du “oso eskertuta” dagoela “Realak proiektu handi honen parte izateko nigan jarri duen konfiantzagatik”.
Ongi etorri, Ainoa!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin