Gure hirugarren taldeak garaipen bikaina lortu du gaur arratsaldean Ibarran (2-5) playoffetako postuetara hurbiltzen dituen meritu handiko neurketa sinatuz.
Norgehiagoka oker hasi da txuri-urdinentzat Jagobaren golarekin bigarren minutuan, baina erreakzioa berehalakoa izan da Jakesen berdinketarekin. Hortik aurrera, donostiarrek aurrerapausoa eman dute eta aurretik jartzea lortu dute Nebredaren golarekin, Jakesek berak 1-3koarekin abantaila handitu ostean. Atsedenaldira iritsi baino minutu batzuk lehenago, Eñautek 2-3koa egin du.
Aldageletatik igaro ostean, partida berdindu egin da tarte luze batean, azken txanpan Jakes Gorosabel agertu den arte, bere hirugarren gola sinatuz. Izugarria. Azken txanpan, Samuyiwak 2-5ekoarekin itxi du gol festa. Garaipen honekin, gipuzkoarrek playoffarekin amesten jarraitzen dute. Bosgarren postutik hiru puntura daude, 32. jardunaldiko gainerako partidetan gertatzen denaren zain. Hurrengo astean, etxean, Cultural de Durangoren aurka. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
UD Aretxabaleta: Muguerza, Madina, Zanguitu, Ibai, Ugalde (Berastegi, min. 75), Ibarrondo, Eñaut (Epelde, min. 75), Josu, Lucas (Garay, min. 56), Beloki (Errasti, min. 65) eta Jagoba (Pacheco, min. 65).
Real C: Olasagasti, Peral (De Orue, min. 86), Segurola (kap.), Calderón, Olega, D. López (Letamendia, min. 74), Arana, Elcano (Larralde, min. 86), Nebreda (Cabo, min. 74), Adjabeng (Samuyiwa, min. 36) eta J. Gorosabel.
Golak: 1-0: Jagoba, min. 2; 1-1: J. Gorosabel, min. 10; 1-2: Nebreda, min. 25; 1-3: J. Gorosabel, min. 30; 2-3: Eñaut, min. 40; 2-4: J. Gorosabel, min. 77; 2-5: Samuyiwa, min. 89.
Epailea: Jon Díaz. Txartel horia atera die etxeko Ugalde, Eñaut eta Orbegozori eta kanpoko Oleaga eta D. Lopezi. Etxeko Ibarrondo kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 69).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin