Gure bigarren taldeak garaipen izugarria lortu du gaur eguerdian Real Racing Cluben aurka Zubietan (6-1) fase erregularraren itxiera ikusgarria sinatuz, igoera playofferako txartela ziurtatu ondoren. Txuri-urdinek euren indar guztia erakutsi dute igarotzen ari diren bolada bikaina baieztatuz.
Norgehiagoka etxekoen aukera on batekin hasi da, Chaconen eta Arrondoren arteko konbinazio batean, baina atezainak ondo urrundu du. Hala ere, talde kantabriarra izan da aurretik jarri dena Jimena Cabreroren golari esker. Atsedenaldira kanpokoen abantailarekin iritsiko ginela zirudienean, Chaconek neurketa berdindu du lehen zatiko azken minutuan. Aldageletatik igaro ostean, donostiarrek beste martxa bat jarri dute. Murillok langa gainetik errematatu du, Paula atezainak bigarrena eragotzi du Arrondori gelditu bikaina egin ostean eta Etxartek gola oso gertu izan du buruz burukoan. Ahalegin gutziek saria izan dute Intza Arrondoren golarekin 2-1ekoa eginez, hortik aurrera, norgehuagoka erabat aldatu da: Esteberenak hirugarrena sartu du eta, gol horren ostean, bata bestearen atzetik sartzen joan dira. Aranburuk laugarrena sinatu du, Arrondok bosgarrena egin du eta, berriz ere, Aranburuk azkena sartu du erakustaldia ixteko.
Gure bigarren taldearentzat amaiera ezin hobea, igoera playoffetara sasoi betean iristen dena. Txuri-urdinek denboraldiko erronka handienari aurre egin beharko diote orain Malagaren aurka lehiatuz, etxetik kanpo hasiko den eta bi aste barru Zubietan erabakiko den partida bikoitzeko kanporaketan, igoerarekin amesten jarraitzeko helburuarekin. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Racing Club: Paula, Ana D., Corbacho (Arantxa, min. 59), Carbó, Lucumi (Cavada, min.79), Calderón, Ordax, Calvo, Jimena (Rabasco, min. 59), de Diego (Aitana, min. 66) eta Ortiz (Perlaza, min. 79).
Real Sociedad B: Ugartemendia, Vidal (Etxeberria, min. 75), Esteberena, Azpirotz, Losada, Urdampilleta (Aranburu, min. 70), Carrera (Etxebeste, min. 86), Arrondo (kap.), Chacón, Murillo (Zunzunegi, min. 70) eta Etxarte (Mugabure, min. 70).
Golak: 0-1: Jimena, min. 24; 1-1: Chacón, min. 45; 2-1: Arrondo, min. 68; 3-1: Esteberena, min. 80 4-1: Aranburu, min. 82; 5-1: Arrondo, min. 88; 6-1: Aranburu, min. 90+5.
Epailea: Arantza Gallastegui. Txartel horia erakutsi die etxeko Zunzunegiri eta kanpoko Calvo eta de Diegori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin