HARROBIKO TEKNIKARIEN PRESTAKUNTZA

Futbola baino askoz gehiago

Gure taldeek zelai gainean lortzen dituzten emaitzak Zubietan egunerokoan egiten den lan guztiaren ondorio dira. Futbolarien hazkunde-prozesu hori ezinezkoa litzateke haien ibilbide futbolistikoan bidea erakusten dieten teknikarien gidaritza egoki, prestatu eta esperientziadunik gabe.

Harrobiko entrenatzaileak ere, jokalariekin batera, etengabeko prestakuntza-prozesuan murgilduta daude. Hobekuntza-bide horren barruan, joan den astean hainbat hitzaldi eta aurkezpen egin ziren Anoetan, bai ospe handiko kanpoko profesionalen eskutik, bai etxeko adituen partaidetzarekin. Helburua argia izan zen: gure teknikarien prestakuntza sendotzen jarraitzea, kirolaren eta bizitzako beste hainbat arloren inguruko ezagutzak zabalduz.

Besteak beste, Sergi Runge entrenatzaileak —Bayer Leverkuseneko laguntzaile teknikariak—, Telmo Lazkano irakasle eta dibulgatzaileak, eta Pedro Subijana sukaldari ospetsuak, etxeko hainbat profesionalekin batera, ponentzia didaktiko eta aberasgarriak eskaini zituzten. Horien bidez, Real Sociedadeko teknikarien prestakuntza integrala indartzen lagundu zuten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!