Real C martxan da. Gure bigarren filiala lanera itzuli da gaur goizean Zubietan, aurredenboraldiko lehen egunean. Asier Eizaguirre eta Aimar Sagastibeltza entrenatzaileen aginduetara, gazteak izerditan hasi dira z4 zelaian, kurtso honetako lehen lasterketekin.
Txuri-urdinek zortzi asteko lana izango dute uda honetan Hirugarren RFEF Mailan liga hasi aurretik irailaren 5-6ko asteburuan.
Lehen egun honetan parte hartu duten jokalariak honakoak dira: Akos Tompa, Erik Pereira, Joel Martínez, Julen Gaztañaga, Mikel Alberro, Jon De Orue, Peru Larrañaga, Ekain Ugalde, Omar Mariño, Manu Sáenz, Danel Lopez, Adama Sylla, Beñat Manzisidor, Xuban Fernández, Markel Elkano, Pablo Santana, Oihan Chávez, Raúl Rodríguez, Luka Petrovic, Alar Pérez, Kemen Mitxelena, Ian Romera, Ibai Galparsoro, Xabier Etxarri, Ivan Lozano, Xalbat Larralde, Ibai Cabo eta Asier Berzal. Lehen egun honetan ez dira izan Iker Letamendia, Naier Ezkerra, Imanol Ruiz De Illa eta Santino Samuyiwa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin