Zubietako historian sartu den eguerdi honetan, gure bigarren taldeak Lehen Federaziora igotzea lortu du, kanporaketa 4-1ekoarekin berdindu eta penaltietan 5-4 irabazi ondoren. A ze harrotasuna. A ze taldea. A ze eromena.
Norgehiagoka berdintasun handiz hasi da, jokoan zegoenaren jakitun ziren bi talderekin. Hala ere, hogeita hamargarren minutuan, falta jaurtiketa bati esker, Balserak kanpokoak aurreratu ditu, igoera maldan gora jarriz txuri-urdinentzat. Erreakzionatu beharra zegoen, eta hala egin dute. Aranburuk berdinketa oso gertu izan du erditik atera eta berehala, baina bere jaurtiketa langa gainetik joan da. Eta lehen zatiko azken minutuan, Isasisasmendik pase ezin hobea eman dio Chaconi, eta honek, eskuinkada gurutzatu batekin atezain katalana gainditu eta taldeari bizia itzuli dio.
Atsedenaldiaren ostean, gidoia argia izan da: guztiaren bila joatea. Mugabure behin eta berriz saiatu da, Rius inspiratu batekin topo eginez, eta Arrondok ere arriskua sortu du hainbat ekintzatan. Aukerarik argiena Soroarentzat izan da, baina area barruan egindako errematea ongi desbideratu du atezainak. Behin eta berriz saiatu ondoren, saria lortu dute: Mugaburek buruz gol ederra sartu du markagailuan bigarrena jarri eta amesten jarraitzeko. Handik gutxira, Soroak, buruz ere, hirugarrena egin du, poz eztanda baten erdian. Taldea irauli egin da, bultzatzen jarraitu, sinetsi egin du, eta luzapenean, ezer geratzen ez zenean, korner bat Echeverriaren 4-1eko golarekin amaitu da. Sinestezina. Epikoa. Zoramena Zubietan.
Luzapenean, txuri-urdinek bultzatzen jarraitu dute, Chaconen bakarkako ekintza ikusgarri baten ondoren, baina Arrondok ezin izan du oso gutxigatik errematatu. Ez da gehiagorik gertatu, eta igoera penaltietan erabaki da. Tentsio izugarriarekin, taldeak izugarrizko nortasuna erakutsi du. Penalti jaurtiketan 4-4ko berdinketarekin iritsi gara azken bi jaurtiketetara. Katalanen txanda. Mendiburuk modu ikusgarrian gelditu du. Eta ondoren, amaiera ezin hobea: Chaconek behin-betiko 5-4a sinatu du. Erabateko eromena. GARAIPEN IZUGARRIA.
Historiara pasako den eguerdia. Taldeak ez dio sinesteari utzi, eta ezinezkoa zirudien arren emaitzari buelta eman dio. Inoiz ahaztuko ez dugun eguna. Txuri-urdinak Lehen Federaziokoak dira. GOAZEN REAAAAAL!!!!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin