DENBORALDIKO GOLIK ONENA

Artelan bat

Vídeo

Gure jarraitzaileek, YouTubeko kanalaren bidez, dagoeneko aukeratu dute denboraldi honetako lehen taldearen golik onena. Erabiltzaileek aukeratutako gola Nahia Apariciok Costa Adeje Teneriferen aurka, Heliodoro Rodríguez López estadioan, sartutakoa izan da. Hiru onenen artean, halaber, Aiarak Madrid CFFren aurka Fernando Torres estadioan sartutako gola eta Cecik Granada CFren aurka egindakoa daude. Bozka eman duten zaleen artean zozketa bat egin dugu, eta Haizea Rubio izan da denboraldi berriko elastikoa irabazi duen zorionekoa. Zorionak irabazleari, eta mila esker guztioi parte hartzeagatik!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!