Pellegrino Matarazzok 2027-28 denboraldiaren amaierara arte luzatu du Realarekin zuen kontratua.
Entrenatzaile txuri-urdina pozik agertu da orain arte egindako lanarekin, eta etorkizunari ilusioz begiratzen diola nabarmendu du. “Oso pozik nago orain arte egindako lanarekin, eta, batez ere, etortzeke dagoen guztiari begira ilusio handia dut. Oso lotura berezia sortu dut Gipuzkoako jendearekin, jokalariekin eta klubeko langileekin. Antzeko balioak partekatzen ditugu, eta horrek dena errazten du”, adierazi du.
Denboraldi berriari eta taldearen asmoei buruz galdetuta, Matarazzok argi hitz egin du: “Ez dut inolako arazorik exijentziarekin edo listoia altua izatearekin. Zintzo esanda, presiopean oso ondo lehiatzen dugu. Aurten izango ditugun lehiaketek ilusio handia pizten digute, eta egunero geure buruari ahalik eta gehien eskatuko diogu helbururik handienak lortzeko”.
Jokin Aperribay presidenteak ere baikortasunez hitz egin du etorkizunari buruz. “Rinok bere onena eman zuen lehen unetik, eta etorkizuna elkarrekin eraikitzeko itxaropen handiak ditugu. Astelehenetik ostiralera onenak izatea izango da Reala klub handi bihurtzen jarraitzeko giltza, eta bide horretan segitu behar dugu”, adierazi du.
Erik Bretos futbol-zuzendariak ere ildo beretik hitz egin du: «Oso pozik gaude Rinoren kontratua berritu ahal izan dugulako. Taldeari behar zuen norabidea eman zion, eta ilusio handia egiten digu harekin lanean jarraitu, elkarrekin hobetzen segitu eta taldea garatzen jarraitzeak. Erronka handiak eta erakargarriak ditugu aurretik”.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin