KOMUNIKATU OFIZIALA

Columbus Crew Soccer Club-en jokatzeko akordioa

Vídeo

Realak eta Columbus Crew Soccer Clubek akordioa lortu dute Brais Méndez Estatu Batuetako taldera eskualdatzeko. Akordioa jokalariak errekonozimendu medikua gainditu eta lan baimena lortzearen baldintzapean dago.

Brais Méndezek 166 partida ofizial eta 33 gol utziko ditu atzean txuri-urdinen elastikoarekin. 2022ko udan iritsi zen Donostiara, eta erdilari galiziarrak lau denboraldi bikain osatu ditu Realean. Denbora horretan guztian maila aparta eman du, eta azken urteetako arrakasten protagonista nagusietakoa izan da. Iritsi bezain pronto bere arrastoa utzi zuen. Gogoan geratuko dira Champions League-n emandako, bere magia eta gutxi batzuen esku baino ez dagoen azken pase berezi hori.

Orain etapa profesional berri bati ekingo dio. Zorterik onena opa diogu erronka berri honetan. Eskerrik asko guztiagatik, Brais.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!