AURREDENBORALDIA 26-27

Bihar jarriko dira martxan

Bihar hasiko da 26-27ko aurredenboraldia. Talde txuri-urdinak Zubietan ekingo dio prestakuntzari test fisikoekin.

Pellegrino Matarazzok honako jokalariak izango ditu lanean lehen egun horretan: Remiro, Marrero, Rupérez, Odriozola, Aihen, Javi López, Zubeldia, Pacheco, Gorrotxa, Soler, Zakharyan, Goti, Marín, Barrene, Karrika, Carlos Fernández, Fraga, Kita, Beitia, Balda, Lebarbier, Aguirre, Mikel Rodríguez, Carbonell, Dani Díaz, Ochieng, Marchal, Carrera.

Astelehenetik aurrera, Munduko Txapelketa jokatu ez duten internazionalak itzuliko dira. Jon Martin, Sergio Gómez eta Beñat Turrientes arituko dira egun horretan, Jon Mikel Aramburu, Yangel Herrera eta Orri Oskarsson ostegunean.

IGANDEKO ENTRENAMENDU IREKIA

Igandean Zubietan jende asko espero denez, honako neurri hauek hartuko dira ibilgailuak instalazio txuri-urdinetara sartzeko:

Ibilgailuen sarbide guztiak Zubietako goiko sarreratik egingo dira (Z7).

Zubietako beheko sarrera oinez sartzeko bakarrik egokituko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!