ESTHER LABORDE

Sendotasuna atzealdean

Vídeo

Realak eta Esther Labordek akordioa lortu dute jokalaria talde txuri-urdinera batzeko, 2027-2028 denboraldiaren amaierara arteko kontratuarekin.

Esther Laborde Sant Cugat del Vallesen (Bartzelona) jaioa da eta 22 urte ditu. Defentsako jokalaria da, bere adimen taktikoagatik, jokoaren irakurketa bikainagatik eta atzeko lerroan erakusten duen sendotasunagatik nabarmentzen dena. FC Barcelonaren harrobian hezia, lehen taldearekin debuta egin zuen, eta ondoren Deportivo Alavesen jokatu zuen utzita. 2023az geroztik Madrid CFF taldeko jokalaria izan da, eta Espainiako emakumezkoen maila gorenean bere lekua egin du.

Txuri-urdinen jokalari berria denboraldi bikaina osatu ondoren iritsiko da Zubietara. Beste behin ere, bere erregulartasuna eta defentsako lanean zein baloiaren irteeran egiten duen ekarpena erakutsi ditu. Bere konpromisoak, intentsitateak eta esperientziak indartu egingo dute maila gorenean lehiatzen jarraitzeko asmoa duen taldea.

Jokalariak, Poliklinika Gipuzkoan osasun-azterketa gainditu eta Anoetako bulegoetan Joseba Ibarburu kontseilariarekin batera kontratua sinatu ondoren, adierazi du "gogo handia" duela kamiseta txuri-urdina jantzi eta harekin jokatzeko.

Ongi etorri, Esther!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!