SANSE 26-27

Martxan

Vídeo

Sansek gaur goizean hasi du bere aurredenboraldia. Z3 zelaian ekin diote Jon Ansotegik eta Imanol Agirretxek zuzendutako gazteek udako prestaketa-lanei.

Filialak bost aste eta erdiko lana izango du aurretik, abuztuaren 16an, igandean, Liga hasi aurretik. Lehen jardunaldian, Sansek CD Castellón izango du aurkari Zubietan.

Gaur lanean hasi diren jokalariak hauek izan dira:

Theo Folgado, Lander Olasagasti, Jon Garro, Unax Agote, Iker Calderón, Unax Ayo, Gorka Gorosabel, Jon Eceizabarrena, Joan Oleaga, Lander Astiazaran, Andrews Adjabeng, Arkaitz Mariezkurrena, Ekain Orobengoa, Javier Soroeta, Sydney Osazuwa, Daniel Galilea, Iker Ropero, Lander Uranga, Pello Arana, Beñat Isasa, Oihan Telletxea, Eloy Nebreda, Hodei Garitaonaindia eta Naier Ezkerra.

Aurredenboraldiko lagunartekoak hauek izango dira:

Uztailak 18: Burgos CF – Sanse. Torrelavega. 19:00.  

Uztailak 25: Sanse – Pau FC. Estadio Zubieta 19:00.    

Uztailak 29: Sanse – SD Eibar. Estadio Zubieta. 19:00.

Abuztuak 1: Sanse – SD Huesca, Estadio Zubieta. 19:30.

Abuztuak 8: Real Zaragoza – Sanse. Ibercaja Estadio. 19:30.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!