ABUZTUAREN 8AN LYONEN

OL Lyonnesen aurkako lagunartekoa

Realak maila goreneko hitzordu batekin jarraituko du denboraldiaurreko egutegia osatzen. Txuri-urdinek OL Lyonnes taldearen aurka jokatuko dute abuztuaren 8an, 11:00etan, Groupama OL Training Center kirol instalakuntzetan.

Frantziako taldea emakumezkoen futboleko munduko erreferente nagusietako bat da. Frantziako liga hemeretzi aldiz irabazi du, eta UEFA Women's Champions League txapelketaren nagusi izan da historian zehar, zortzi titulurekin. 

Arturo Ruizen taldearentzat maila handiko erronka izango da, Europako aurkari onenetariko baten aurka indarrak neurtuko baititu. Denboraldi ofizialaren hasierari begira hazten eta prestatzen jarraitzeko aukera bikaina izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!