Realak eta Sonya Keefek akordioa lortu dute jokalaria talde txuri-urdinera batzeko. Aurrelariak 2027-2028 denboraldiaren amaierara arteko kontratua sinatu du.
Sonya Keefe Santiago de Chilen jaioa da eta 22 urte ditu. Mugikortasun handiko aurrelaria da; abiaduragatik, espazioak erasotzeko duen gaitasunagatik eta golerako duen sena nabarmentzen da. Txileko Boston College taldean hezia, Unión Españolan eta Universidad de Chilen jarraitu zuen bere ibilbidea, Espainiako futbolera jauzia egin aurretik. Bertan, CP Cacereño eta DUX Logroño taldeetan jokatu du. Joan den denboraldian, Granada CF taldean, 11 gol sartu zituen, bere bilakaera berretsiz eta mailako erasotzaile aipagarrienetako bat bihurtuz.
Jokalari txuri-urdin berria Zubietara iritsiko da denboraldi bikaina osatu ondoren. Beste behin ere, azken metroetan neurketak erabakitzeko duen gaitasuna erakutsi du. Bere gol sena, mugikortasuna eta anbizioak beste baliabide erasokor bat emango diote maila gorenean lehiatzeko helburuarekin indartzen jarraitzen duen taldeari.
Jokalariak, Policlínica Gipuzkoan osasun-azterketa gainditu eta Anoetako bulegoetan Joseba Ibarburu kontseilariarekin batera kontratua sinatu ondoren, adierazi du "amets bat" dela klub honetako kide izatea eta denboraldi berriari "ilusio handiz" ekingo diola.
Ongi etorri, Sonya!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin