ASTON VILLA ETA WOLVERHAMPTONEN AURKA

Maila handiko bi neurketa Ingalaterran

Aurredenboraldiaren baitan, Realak Ingalaterrara egingo du bidaia, erakargarritasun handiko bi partida jokatzeko. Txuri-urdinak uztailaren amaieran Erresuma Batura joango dira, Europa Ligako txapeldun berri den Aston Villaren eta Wolverhamptonen aurka indarrak neurtzeko. 

Birminghamgo taldearen aurkako partida uztailaren 25ean jokatuko da, Walsall hiriko The Pallet-Track Bescot Stadium zelaian, bertako 15:00etan. Agertoki berak hartuko du Wolverhamptonen aurkako norgehiagoka ere; uztailaren 28an izango da, Erresuma Batuko 19:45ean.

Txuri-urdinek uztailaren 24an egingo dute bidai eta bost egun beteko dituzte Ingalaterran bi lagunarteko hauek eta entrenamendu saioak tartekatzen. Uztailaren 29an itzuliko dira Donostiara.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!