Realak eta Jon Martinek akordioa lortu dute euren arteko kontratua berritzeko. Gaur goizean Anoetako bulegoetan sinatutako hitzarmen berriak 2031-32 denboraldiaren amaierara arte luzatuko du haren lotura klubarekin.
Jon Martin txuri-urdinen oraina eta etorkizuna da. 20 urte besterik ez dituen arren, Lasarte-Oriako atzelaria hamaikakoan finkatu da eta funtsezko pieza da taldearen atzeko lerroan. Elitean egin duen agerpena bikaina izan da, eta onena etortzeko dago oraindik.
Real Sociedad TVn bere lehen hitzak eskaini ditu berritzearen ostean. Jonek adierazi du “oso pozik” dagoela kontratua luzatu duelako: “Realak dena eman dit”. Taldeari ahalik eta gehien ematen jarraitzeko gogoz, aldagelan begiratzeko eredurik ez zaiola falta aitortu du: “Mikel, Igor, Ander… niretzat erreferenteak dira, eta ahalik eta gehien ikasten saiatzen naiz haiengandik”, adierazi du Lasarte-Oriako jokalariak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin