PREMIER INTERNATIONAL CUP

Finalerdiak, Borussia Dortmunden aurka

Realak dagoeneko badaki zein izango den bere arerioa Premier International Cup ospetsuaren finalerdietan. Multzo fase bikaina egin eta final laurdenetan Crystal Palace gainditu ostean, oraingoan gure gazteek Borussia Dortmund izango dute aurrean finalerdietan.

Neurketa hilaren 29an jokatuko da (20:00 Gipuzkoako ordua) Aldershot hiriko EBB Stadiumean. Finalerdietako beste partida Real Madrid eta Dinamo Zagreb taldeek jokatuko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!