APIRILAREN 4TIK 6RA ZUBIETAN

Bueltan da Nazioarteko Txapelketa

Gutxiago geratzen da Realaren Nazioarteko XL. Txapelketa, Zubietako urteko ekitaldi handienetako bat, hasteko. Apirilaren 4tik 6ra klub garrantzitsuenetako batzuk Zubietan bilduko dira txapelketa ospetsu hau jokatzeko.

Realeko bi taldek parte hartuko dute eta bi kategorietan lehiatuko dira, 17 urtez azpikoak eta 13 urtez azpikoak. Txapelketa larunbatean, hilak 4, hasiko da eta asteburuan zehar multzoen faseak ospatuko dira. Finalak astelehenean izango dira.

Real Madrid CF, RC Celta de Vigo, CA Osasuna, RCD Espanyol, RCD Mallorca edo FC Bayern München bezalako klubez gain, Realarekin hitzartutako bi klubek ere parte hartuko dute txapelketan; izan ere, CD Elgoibarrek eta Martutene KE-k aurreko faseko azken jardunaldian lortu zuten txartela, Gipuzkoan urtarriletik jokatu eta orain dela egun batzuk Zubietan amaitu zena.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!