Realaren Nazioarteko XXXIX. Txapelketaren bigarren jardunaldia amaitu ondoren, U17 eta U13 kategorietako finalistak ezagutu dira.
RCD Espanyolek eta Real Madridek U17 mailako finala jokatuko dute 12:30etatik aurrera z1eko zelaian. Bestalde, CA Osasunak RC Celta de Vigoren aurka jokatuko du eta Realak gauza bera egingo du Manchester Uniteden aurka azken sailkapena osatzeko (hirugarren postutik seigarrenera), biak 10:00etatik aurrera z6 eta z7 zelaietan, hurrenez hurren.
U13 kategorian, RCD Espanyolen eta Real Madriden arteko finala errepikatuko da, 11:30ean hasiko dena z1ean. Hirugarren eta laugarren postuak z4an jokatuko dira 10:30etatik aurrera Realaren eta RC Celta de Vigoren artean, eta Manchester United eta CA Osasunaren arteko bosgarren eta seigarren postuen arteko partida 9:30ean jokatuko da zelai berean. Ordu berean, z5ean, Martutene KE eta Berkara KE taldeen arteko neurketa hasiko da azken sailkapenean zazpigarren eta zortzigarren postuak erabakitzeko.
Gaurko egunean, lehenengoan bezala, parte-hartzaileen arteko giro ona izan da protagonista eta jarraitzaile ugari bildu ditu. Bihar ere Zubietan festa handia izango da finalen egunean eta, txapelketa guztia bezala, Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango dira biak.
 
    _945_.jpg) 
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin