ASTEBURUAN TARRAGONAN

LaLiga Genuine bueltan da

Vídeo

LaLiga Genuine, adimen urritasuna duten pertsonek osatutako liga, bueltan da. Realak, ATZEGIren laguntzarekin eta CIE Automotive eta SALTO Foundationen babesarekin osatutako taldearekin, atzo abiatu zen Anoetatik Tarragonara, 26-27 denboraldiko lehen jardunaldia ospatuko den lekura. Txuri-urdinek UD Las Palmas, Villarreal CF eta Granada CF taldeen aurka jokatuko dute. Azpimarratu behar dugu pasa den denboraldian gure taldeak Fair play saria irabazi zuela, gure harrotasunerako.

Taldeak asteak daramatza entrenatzen eta, kurtsoko lehen saioa burutu baino lehen, jokalariek argazki ofizialak atera zituzten goiz polit batean, goiko bideoan ikus daitekeen bezala. Zorte on denboraldi honetarako!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!