ANOETAKO LANAK DIRELA ETA

Ez da Fundazioaren Eguna ospatuko

Real Sociedad Fundazioaren Eguna ez da aurtengo ekainean ospatuko. Anoetaren barrualdean egiten ari diren lanek, baita kanpoaldekoek ere —azken horiek topoaren obren ondorioz—, eragotzi egiten dute ekainean urtero ospatu ohi den jaialdia ohiko gunean antolatzea.

Hala ere, gure fundazioak lanean jarraituko du datorren denboraldian txuri-urdinen familia osoarentzat hain berezia den ospakizun eta jai egun hau berreskuratu ahal izateko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!