BIZIMODU OSASUNGARRIAREN ALDE

Hernani ere Walking Football-era batu da

Walking Football egitasmoak hazten jarraitzen du. Aurten ekimen bikain honen zortzigarren edizioa jarriko da abian. Gipuzkoako 55 urtetik gorako pertsonen artean bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzea du helburu, futbola modu seguruan eta parte-hartzaileen adinera egokituta praktikatuz. Horretarako, arauetako batzuk honako hauek dira: oinez jokatzen da, kontaktua saihesten da eta baloia ezin da buruaren gainetik altxatu.

Horrez gain, egitasmo honen bidez, parte-hartzaileek jarduera fisikoa egiten duten bitartean sozializatzeko eta harremanak izateko gune bat sortu nahi da. Duela zortzi urte, Zubieta izan zen egitasmoaren abiapuntua. 2022an Arrasate batu zitzaion, eta orain Hernaniren txanda da. Herriko Udalak, Club Deportivo Hernaniren laguntzarekin, Walking Football familiaren parte izatea erabaki du, eta urrian ekingo dio egitasmoa garatzeari. Saioak Zubipe futbol-zelaian egingo dira, eta klub txuri-urdineko teknikarien laguntza eta gainbegiratzea izango dute.

Hernani Walking Football egitasmora batu dela ospatzeko, topaketa bat egingo da urriaren 15ean, 10:30ean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!