Realaren Nazioarteko Txapelketako XL. edizioa indar handiarekin hasi da. Zubietako instalakuntzek intentsitate handiko eguna bizi dute U13 eta U17ko kategorien lehen jardunaldiarekin. Joko polit eta golen festa hau zelaitik harmailetara ere igaro da, non hainbat zale, senitarteko eta lagunek bikain pasa duten giroarekin.
Nazioarteko Txapelketak, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duena, bihar jarraituko du hiru txandatan banatuko den bigarren jardunaldiarekin. U17ko taldeek goizean jokatuko dituzte bere partidak (10:00etatik 12:00etara z4an, Real Sociedad – FC Bayern München izan ezik, z1ean jokatuko dena) eta U13ko taldeak goiz eta eguerdi bitartean (09:30etatik 13:15etara z5ean) eta arratsaldean (16:00etatik 19:00etara z4an) arituko dira.
Hogeita lau ordu baino gutxiagoan, astelehenean finalak jokatuko dituzten taldeen izenak ezagutuko ditugu, baina aurretik formakuntza futbolaren jardunaldi berri batez gozatzeko aukera izango dugu.
EMAITZAK ETA SAILKAPENAK
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin