Real Madridek Realaren XXXIX. Nazioarteko Txapelketa irabazi du U13 mailan gaur goizean José Luis Orbegozo zelaian jokatutako finalean RCD Espanyoli 1-0 irabazi eta gero. Prestakuntza-futboleko bi erreferentzien arteko goi mailako norgehiagokan, Aliaksei Mayorauren golari esker nagusitu dira madrildarrak, bigarren zatia hasi eta gutxira.
Real Sociedad Fundazioak antolatutako txapelketaren azken sailkapena osatzeko partidak ere jokatu dira gaur goizean. Realak 2-1 gainditu du RC Celta de Vigo hirugarren postuan amaitzeko eta CA Osasunak bosgarren postuan bukatu du Manchester United 3-1 mendean hartuta. Martutene eta Bergara taldeek zazpigarren eta zortzigarren postuan bukatu dute, hurrenez hurren, lehenengoek 2-1 irabazi ostean.
Fitxa teknikoa:
Real Madrid CF: Lucas Gómez, Mateo Soria, Víctor Martín, Mauro Miralles, Daniel Díaz, Pablo García (cap.), Guillermo Collado, Samuel Aceves, Pablo Martínez, Aliaksei Mayorau y Manu Duarte. Rubén Martín, Pablo Macía, Iñigo Fresco eta Saúl Arandak ere jokatu dute.
RCD Espanyol: Joseph Kodog Abessolo, Enric Cuartero, Efrén de Gea, Carles Pérez, Aitor Martínez, Alejandro Barbany, Arturo García (cap.), Jael Aguilar, Jan Vila, Mario Sánchez y Nil Sánchez. Víctor Caballero, Álvaro Matito, Quim Pujol, Marc Lage, Álex Expósito, Eloi Fuentes eta Abdoul Karim Keitak ere jokatu dute.
Gola: 1-0: Aliaksei Mayorau, min. 30
Epailea: Bedialauneta Ortiz. Txartel horia erakutsi die etxeko Manu Duarte eta Saúl Arandari.