REAL MADRID CF 3-3 RCD ESPANYOL (PENALTIAK: 6-5)

Real Madrid, garaile U17ko finalean

Vídeo

13 urtez azpiko final zirraragarriaren ondoren, Real Madridek eta RCD Espanyolek U17 kategoriako finala errepikatu dute agertoki berean, Zubietako José Luis Orbegozo zelaian. Harmailak bete dituen publikoaren aurrean, Real Madrid U17ko Realaren XXXIX. Nazioarteko Txapelketako garaile atera da berriro katalanei penaltietan irabazi ondoren (3-3 arauzko denboran, 6-5 penaltietan).

Bryan Bugarinek, hamargarren minutuan, zurien artean lehena sartu du, buruz burukoa ezkerrez bikain definitu ondoren. Bi minutu geroago, Oriol Pallasek lehia berdindu du eskuinkada zehatz batekin. Jenry Hernandezek, burukada batekin korner baten irteeran, aurretik jarri ditu madrildarrak, eta, atsedenaldia baino pixka bat lehenago, Alex Morak beste buruz buruko bat baliatu du finala bideratzeko. Bigarren zatian, Albert Barrisek aldea murriztea lortu du eta, luzapenean, Oriol Pallasen gol ikusgarri batek penaltietara eraman du finala. Bertan, zuriak finago aritu dira eta gol bakar batengatik txaldun atera dira (6-5).

Bestalde, U17 finalaren aurretik, Real Sociedad Fundazioak antolatutako txapelketaren azken sailkapena erabakitzeko partidak jokatu dira. Realak 3-1 gainditu du Manchester United, eta RC Celtak penaltietan irabazi dio CA Osasunari (5-3) arauzko denboran bana berdindu ondoren. Gaurko emaitzen ostean, Realak txapelketako hirugarren postua lortu du, RC Celtak laugarrena, CA Osasunak bosgarrena eta Manchester Unitedek seigarrena.

Fitxa teknikoa:

Real Madrid CF: José Alberto Castelau de Roda, Gabriel Municio, Sergio Ramírez, Gonzalo Navarro, Rubén Díaz, Pelayo Palomo, Andrés Corcoba, Bryan Bugarín, Rafael Sales, Jenry Hernández y Álex Mora (kap.). Juan Casado, Hugo Arrebola, Joel Pérez eta Enaitz Hernandezek ere jokatu dute.

RCD Espanyol: Aleix Font, Arnau Cases, Ian Cruz, Samuel Puyo, Antonio Moreno, Pol Carames, Albert Armenteros, Pol Escribano, Eloi Tost, Oriol Pallas (kap.) y Makar Kotovshchikov. Lluc Montón, Albert Luque, Albert Barris, eta Roger Martik ere jokatu dute.

Goles: 1-0: Bryan Bugarín, min. 10; 1-1: Oriol Pallas, min. 12; 2-1: Jenry Hernández, min. 27; 3-1: Álex Mora, min. 31; 3-2: Albert Barris, min. 64; 3-3: Oriol Pallas, min. 81. Penaltis: 1-0: Álex Mora; 1-1: Arnau Cases; 2-1: Gabriel Municio; 2-1: Albert Barrisek huts egin du; 3-1: Hugo Arrebola; 3-2: Antonio Moreno; 4-2: Gonzalo Navarro; 4-3: Pol Escribano; 4-3: Joel Perezek huts egin du; 4-4: Arnau Luque; 5-4: Rubén Díaz; 5-5: Eloi Tost; 6-5: Pelayo Palomo; 6-5: Makar Kotovshchikovek huts egin du.

Epailea: Gómez Luque. Txartel horia erakutsi die kanpoko Arnau Cases eta Samuel Puyori.

EMAITZAK ETA SAILKAPEN OROKORRA

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!