Zubietak oso goiz ederra bizi izan du Nazioarteko Txapelketaren XL edizioko finalekin. Penaltien txandan erabaki dira bi finalak eta Reala eta Real Madrid izan dira garaile U17 eta U13 mailetan, RCD Espanyol eta RC Celta de Vigo garaituta, hurrenez hurren.
Reala, U17 txapelduna
Gure taldeak garaipena lortu du hasieratik oso parekatua izan den partida batean. Lehen zatian ia ez da abagunerik izan, baina kanpotarrek polita izan dute Riosek langara bidali duen errematean. Aldaratzearen ondoren, Sarasola atezainak bisitarien bigarren saiakera ekidin du.
Bigarren zatiak bide beretik jarraitu du, bi taldeen futbol oso parekatuarekin eta ia gol aukerarik gabe. Aceredak ateratako korner bat langara joan da zuzenean, eta azken minututako geldikako beste pare bat jokaldi izan dira bigarren zatiko gauzarik nabarmenena. Horrela, arauzko denboraren amaierara iritsi gara eta finala penaltien txandan erabaki behar izan da. Hamaika metroetatik txuri-urdinak eraginkorragoak izan dira eta garaipena lortu dute.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Oihan Sarasola, Alar Pérez (Lander Uranga, min.73), Rodrigo García, Kemen Mitxelena, Danel Larrarte (Danel Alberdi, min.61), Julen Berasategi (Ibai Galparsoro, min.61), Pablo Fernández (Ian Romera, min.40), Iker Albizu (Aitor Acedera, min.40), Mikel Aldaz, Alex Ayala (Oier Oruezabal, min.73) y Telmo Gorostizaga (Xabier Almandoz, min.73).
RCD Espanyol: Nicolas Vidal, Balla Moussa, Oscar Garrido (Mario Delgado, min.61), Jan Freixa, José Antonio Gómez, Joaquín Manuel Sánchez (Nico Izquierdo, min.70), Jean Paul Samir (Georgi, min.70), Pablo Muñoz (Luca Ballero, min.53), Yoel Pérez (Carles Jordán, min.70), Eric Aragonés (Ethan Carbonell, min.53) eta Iker Ríos (Paco Lorenzo, min.53).
Árbitro: Aitor Fernandez.
EMAITZAK ETA SAILKAPEN OROKORRA
Real Madrid, U13 txapelduna
Real Madridek U13 maila irabazi du penaltietan RC Celta de Vigo mendean hartuta, arauzko denboraren ostean partida banako berdinketarekin amaitu eta gero.Partida Celtaren nagusitasunarekin hasi da, eta laster aurreratu da Federicoren gol bati esker. Zuriak, pixkanaka, partidari buelta emanez joan dira, eta, nagusi izatera igaro ondoren, atsedenaldira iritsi aurretik Alejandroren gol batekin berdindu dute.
Bigarren zatian madrildarrak hobeak izan dira, baina ez dute gola sartzen asmatu eta azkenean hamaika metroetatik erabaki behar izan dute txapelketa.Talde merengea hobea izan da hor eta garaikurra Madrilera eraman du.
Fitxa teknikoa:
RC Celta de Vigo: Nicolás Arenas Martínez, Álex Balderabano Lojo (Anxo Muñiz Rodríguez, min.40), Adrián Rodríguez Rodríguez, Fernando Fuentes Prada, Noel Ferro Cobas (Daniel Babarro Santas, min.35), Brais Fernández Nogueira, Xoel Álvarez Moldes, Sergio Vales Flecha (Álex Ferradas Creo, min.45), Federico Maciel Briñón, Pablo Santamaría Vieites (Gabriel Lodeiro Rodríguez, min.48) eta Armindo Josué de Freitas Gutiérrez.
Real Madrid CF: Hugo Navarro Albert (Ignacio Villanueva Vázquez, min.45), Daniel del Pino Sánchez, Daniel Buiza Beneyto (Luis García Merino, min.40), Aaron Cristian Krall, Pedro Adrián Alarcón Pérez, Eduardo Malo Erezuma (Hugo Mora Sánchez-Urán, min.48), Hugo Álvarez Cabellos, Alejandro Martínez García, Hugo Fernández Martín, Andrés Estaire Ballvé y Álvaro Montoro Briones.
Golak: 1-0: Federico Maciel Briñón, min.5. 1-1: Alejandro Martínez García, min.22.
Epailea: Telmo Zulueta.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin