XL TORNEO INTERNACIONAL REAL SOCIEDAD

Baditugu finalistak

Realaren Nazioarteko XL. Txapelketaren bigarren jardunaldia amaitu ondoren, U17 eta U13 kategorietako finalistak ezagutu dira.

Realak eta RCD Espanyolek U17 mailako finala jokatuko dute 12:30etatik aurrera Zubieta Estadioan. Bestalde, RC Celta de Vigok CA Osasunaren aurka jokatuko du eta FC Bayern Munchenek gauza bera egingo du RCD Mallorcaren aurka azken sailkapena osatzeko (hirugarren postutik seigarrenera), biak 10:00etatik aurrera z1 zelaian eta Zubieta Estadioan, hurrenez hurren.

U13 kategorian, finalistak RC Celta de Vigo eta Real Madrid izango dira. Finala 11:30ean hasiko da Zubieta Estadioan. Hirugarren eta laugarren postuak z4an jokatuko dira 10:30etatik aurrera Realaren eta RCD Espanyolen artean, eta FC Bayern München eta CA Osasuna arteko bosgarren eta seigarren postuen arteko partida 9:30ean jokatuko da zelai berean. Ordu berean, z5ean, CD Elgoibar eta Martutene KE taldeen arteko neurketa hasiko da azken sailkapenean zazpigarren eta zortzigarren postuak erabakitzeko.

Gaurko egunean, lehenengoan bezala, parte-hartzaileen arteko giro ona izan da protagonista eta jarraitzaile ugari bildu ditu. Bihar ere Zubietan festa handia izango da finalen egunean eta, txapelketa guztia bezala, Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango dira biak.


EMAITZAK ETA SAILKAPENAK

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!