NAZIOARTEKO TXAPELKETAREN AURREKO FASEA

Hauek dira hamabi sailkatuak

Urtarrilaren 2tik 4ra bitartean Gipuzkoako hamabi zelaitan jokatu da Realaren Nazioarteko Txapelketaren aurreko fasea Infantil Txiki kategorian. 59 klubetako mila umetik gora egun zoragarri eta ilusionagarriez gozatu dute. Sailkapena lortu duten taldeak honako hauek dira: Lazkao, Real Unión, Vasconia, Comillas, Aviron, Martutene, Danena, Elgoibar, Balsas Picarral, Lagun Onak, Calasanz eta Arrupe Chaminade. Azken fase horretatik Nazioarteko Txapelketa jokatzeko txartela lortuko duten bi klubak aterako dira eta hurrengo egunetan data zehaztuko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!