Gure hirugarren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur goizean Eibar C-ren aurka (2-3), bigarren zatian markagailuari buelta eman ostean. Norgehiagoka ez da modu onenean hasi, 17. minutuan etxeko taldeak markagailuan aurrea hartu baitu. Golaren ostean, txuri-urdinek berdinketaren bila jo dute, baina ezin izan dute nahikoa arrisku sortu partida berdintzeko.
Bigarren zatiaren lehen minutuetan, ordea, gure bigarren filialak bi aldiz lortu du etxekoen atea gainditzea. Telletxeak lehenik eta Chávezek ondoren markagailua iraultzea lortu dute, donostiarrak aurretik jarriz. Partida parekatu egin da bigarren golaren ostean, eta 69. minutuan armaginek berriro ere berdinketa lortu dute. Hala ere, txuri-urdinen erantzuna berehalakoa izan da eta Etxarrik hirugarrena lortu du. Emaitza honekin amaitu da partida, hiru puntu garrantzitsu eskuratuz. Datorren astean bolada onari eusten saiatuko dira Amurrioren aurka. Aupa Real!!
Fitxa teknikoa:
Eibar C: El Houas, Nores, Hontoria, Alonso, Gartzia, Alejo (Ramos, min. 73), Solana (Lasa, min. 55), Alfageme (U. Martínez, min. 87), Intxaurraga, Villava (Alberdi, min. 55) eta Arrizabalaga (Romero, min. 87).
Real C: Galilea, J. Martínez, Arana, Letamendia (kap.), Chávez (Garitaoinaindia, min. 57), D. López (Elcano, min. 57), Ezkerra (Mancisidor, min. 70), Etxarri (Ugalde, min. 90), Telletxea, Larrañaga eta Uranga (Alberro, min. 70).
Golak: 1-0: Alejo, min. 17; 1-1: Telletxea, min. 48; 1-2: Chávez, min. 50; 2-2: Alejo, min. 72; 2-3: Etxarri, min 72.
Epailea: Andoni Castaño. Txartel horia atera die etxeko Solana, Intxaurraga, Nores eta Lasari eta kanpoko Elcano, Garitaonaindia eta Arana kaleratu du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin