Gure hirugarren taldeak hiruna berdindu egin du gaur goizean Real Unionen filialaren aurka (3-3). Bi aldiz markagailuan aurrea hartu arren, amaierara arte gogor borrokatu behar izan du puntu bat lortu ahal izateko.
Partida aukera handirik gabe hasi da bi taldeentzat, Xuban eskuinetik eta Elcano ezkerretik arriskua sortzen hasi diren arte. Bien arteko jokaldi batean, hain zuzen ere, txuri-urdinek markagailuan aurrea hartu dute, Xubanek kanpoko atezaina gainditu baitu ezkerrez egindako jaurtiketa on baten ostean. Talde irundarraren erantzuna, ordea, berehala iritsi da. Caixasek buruz errematatu du eskuinetik egindako erdiraketa bat, partida berdinduz. Lehen zatian gure bigarren filialak nagusi izaten jarraitu du, hainbat jaurtiketa arriskutsurekin. Atsedenaldia baino lehen, Garitaonaindiak Aranak ezker hegaletik egindako jokaldi bat errematatzea lortu du, donostiarrek berriro neurketan aurrea hartuz.
Bigarren zatia, ordea, ahalik eta modurik txarrenean hasi da, Real Unionek emaitza irauli baitu. Lehenik, Ruiz de Iliak lortu du, penaltiz gola sartuta, eta handik gutxira, Capak Tompa gainditu du, Pintok etxeko atzelarien bizkarrera emandako pasea baliatuz. Txuri-urdinak berdinketaren bila hasi dira, eta etengabe saiatu ostean, De Oruek buruz lortu du korner batean. Azken minutuetako aukerarik argiena, ordea, kanpoko taldeak izan du, bi jaurtiketa arriskutsurekin; baina Tompak eta De Oruek arriskua desegitea lortu dute.
Horrela, gure hirugarren taldeak asko borrokatutako berdinketa lortu du. Datorren astean hiru puntuak eskuratzen saiatuko dira Eibarren bigarren filialaren aurka.
Fitxa teknikoa:
Real C: Tompa, J. Martínez (Isasa, min. 62), De Orue, Larrañaga, Arana, Letamendia (kap.), Telletxea (Lozano, min. 88), Mancisidor (R. Rodríguez, min. 62), X. Fernández (Santana, min. 75), Elcano eta Garitaonaindia (Chávez, min. 62).
Real Unión B: O. Rodríguez, Zabalo (Bazuaye, min. 79), Axel (kap.), Amenabar, Ruiz de Illa (I. Elizechea, min 74), Garate, Capa (A. Fernández, min. 54), Opoku, Caixas, Pinto (Corvo, min. 54) eta Etxezarreta (De Larrea, min. 54).
Golak: 1-0: X. Fernández, min. 18; 1-1: Caixas, min. 21; 2-1: Garitaonaindia, min. 42; 2-2: Ruiz de Illa (pen.), min. 49; 2-3: Capa, min. 51; 3-3: De Orue, min. 76.
Epailea: Javier Gutiérrez. Txartel horia atera die etxeko Telletxea, Letamendia, De Orue eta Lozanori eta kanpoko Etxezarreta, Opoku, Zabalo, Corvo eta Axeli.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin