Real C 1-0 Amurrio Club

Bolada onari jarraipena

Vídeo

Gure hirugarren taldeak hiru puntu garrantzitsu lortu ditu gaur arratsaldean Zubietan Amurrioren aurka (1-0). Etxarriren golak garaipena lortzeko balio izan du, azken minutuetan bat gutxiorekin jokatu arren.

Gure bigarren filiala gehiago izan da lehen minutuetan, hain zuzen ere Etxarri arriskua sortzen hasi baita. Raúl Rodríguez ere saiatu da bi jaurtiketa sendorekin, baina kanpokoen atezaina oso adi egon da etxekoen erasoak geldirazteko. Gerturaketa horietatik aurrera, norgehiagoka parekatu egin da eta ez dira aukera garbirik egon bi taldeentzat.

Bigarren zatiko lehen minutuetan, neurketaren dinamikak berdintsu jarraitu du, eta txuri-urdinek partidaren kontrola eduki arren, ezin izan dira arriskuarekin iritsi. Hala ere, 69. minutuan, Danel Lópezen jaurtiketa gogor baten ostean, Etxarrik aldaratzea aprobetxatu du gure hirugarren taldea markagailuan aurretik jartzeko. Donostiarren golak Amurrioren erreakzioa eragin du, arabarrak berdinketaren bila joanik. 84. minutuan, Ezkerrak bigarren txartel horia ikusi du, eta azken minutuetan gipuzkoarrek sufritu behar izan dute taldeak hiru puntuak eskuratzeko, baina azkenean gai izan dira lortzeko.

Horrela, txuri-urdinek aurreko astean lortutako garaipenari jarraipena ematen diote eta playoffeko postuetan jartzea lortu dute. Hurrengo astean sailkapeneko liderra den Aurrera de Vitoriaren aurka bolada onari eusten saiatuko dira. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real C: Tompa, Isasa (J. Martínez, min. 71), Uranga, Alberro, Ugalde (Larrañaga, min. 76), Letamendia (kap.) (Nebreda, min. 65), D. López, Telletxea, Etxarri (Ezkerra, min. 76), R. Rodríguez (Chávez, min. 66) eta Elcano.

Amurrio Club: Arechaga, Benito, Artetxe (kap.), Estrada, Dorronsoro (Albizua, min. 73), Sanz (Pedreira, min. 73), Iván (Casquero, min. 82), Montes (Iker, min. 60), Jordan, Eguia (Gil, min. 60) eta Bombín.

Gola: 1-0: Etxarri, min. 69.

Epailea: Aimar Vilaseca. Txartel horia atera die kanpoko Sanz, Montes, Bombín, Iker, Casquero eta Pedreirari. Etxeko Ezkerra kaleratu du bi txartel hori erakutsi ostean (min. 84).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!