ZARAUTZ KE 0-0 REAL C

Golik gabeko berdinketa Astin

Gure hirugarren taldeak puntu bat lortu batu du gaur goizean Astin Zarautzen aurka (0-0) oso parekatuta egon den neurketa batean. Lehen zatian bi taldeak ondo antolatuta eta ia espaziorik utzi gabe irten dira. Ondorioz, ez da abagune argirik egon. Bigarren zatian, gidoia ez da aldatu, bi taldeen arteko berdintasunarekin eta azken metroetan asmatu gabe. Puntu banaketa norgehiagoka oso lehiatuan. Hurrengo jardunaldian txuri-urdinek Santurtziren aurka jokatuko dute etxetik kanpo, txapelketako azken txanpari hiru puntuak lortzeko helburuarekin aurre egiteko.

Ficha teknikoa:

Zarautz KE: Erik, Otermin (Peinador, min. 76), Aizpurua (Gastañares, min. 76), Irigoien, D. Marín (kap.), Unanue (Amilibia, min. 59), Goñi (De Casadevante, min. 59), Manterola, Singleton, Perea (Olazabal, min. 78) eta Alfageme.

Real C: Tompa, Peral, Segurola (kap.), De Orue, Arana (Nebreda, min. 76), Sáenz, D. López (Baro, min. 76), Shuaib (Garitaonaindia, min. 55), Elcano, Larralde (Samuyiwa, min. 76) eta Adjabeng.

Epailea: Mikel Fontanillo. Txartel horia atera die etxeko Unanue, Alfageme eta Gastañaresi eta kanpoko Sáenz eta Perali. Etxeko Irigoienek txartel gorria ikusi du 90. minutuan bi txartel hori jaso ondoren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!