REAL SOCIEDAD B 1-1 MADRID CFF B

Berdinketa azken minutuan

Gure bigarren taldeak puntu bat berreskuratu du gaur goizean Zubietan Madrid CFF B taldearen aurka (1-1) neurketako azken minutuan berdinketa lortuta. Donostiarrak nagusi izan dira hasieratik, Chaconen eta Mugabureren abagune argiekin. Azpimarragarriena Chaconek Isasisasmendirentzat pase bikaina eman ondoren iritsi da. Zoritxarrez, aurrelariak ezin izan du errematatzea lortu ate aurrean zegoenean. Kanpokoen aukera bakarretako batean, Coyak madrildarrak aurretik jarri ditu falta jaurtiketa baten bitartez.

Aldageletatik igaro ostean, Aitor Resendek zuzentzen duen taldeak berdinketa eskuratzeko ahalegin handiak egin ditu. Murillo errematatzera iritsi ez den bi erdiraketa arriskutsu jarri ditu kapitainak eta, Aranbururen eta Arrondoren arteko jokaldi oso on batean, ordiziarraren errematea defentsak urrundu du. Dena galduta zegoela zirudienean, azken minutuan, Murillok berdinketa lortu du Zubietan eromena piztu eta puntu bat berreskuratzeko. Berdinketa honekin, txuri-urdinak igoerako playofferako bigarren postuan mantentzen dira. Hurrengo jardunaldian Bizkerreren aurka jokatuko dute etxetik kanpo hiru puntuak lortzeko helburuarekin. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad B: Mendiburu, Etxeberria (Esteberena, min. 65), Azpirotz, Soroa, Etxebeste (kap.), Carrera (Murillo, min. 60), Zunzunegui, Aranburu, Isasisasmendi, Chacón (Arrondo, min. 79) eta Mugabure (Etxarte, min. 79).

Madrid CFF B: Noe, Erce (Ochoa, min. 55), Cintrón, Clara, Sofía, Natalia (kap.), Raquel (Motril, min. 87), Aymerich, Coya (Ballesteros, min. 73), Noa eta Celia (Mónica, min. 73).

Golak: 0-1: Coya, min. 28; 1-1: Murillo, min. 90.

Epailea: Izaro San Miguel. Txartel horia atera die etxeko Etxeberriari eta kanpoko Sofía eta Aymerichi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!