REAL C 2-0 PASAIA KE

Nagusitasunez

Vídeo

Gure hirugarren taldeak 2-0 irabazi dio Pasaiari gaur arratsaldean Zubieta Estadioan eta horrela garaipenaren bidera itzuli da. Txuri-urdinak nagusi izan dira hasierako minutuetan, baina ez dute arrisku argirik sortu. Adjabengek lehenengoa izan du ezkerkada desbideratu batekin. Handik gutxira, Adjabengek berak Larralderekin egindako konbinazio on baten ondoren baloia langa gainetik atera da. Kanpokoek Chavezen urruneko jaurtiketa batekin eta Mancisidorren erremate batekin ere abisatu dute, baina Olasagastik bi aukerak eten ditu. Atsedenaldira iritsi aurretik, Adjabengek abagune ona izan du Danel Lopezen pase baten ostean. Zoritxarrez, ez du asmatu.

Bigarren zatia hasi eta minutu gutxira, Saenzek pase ona eman du atzera eta Larraldek ezin hobeto errematatu du 1-0ekoa egiteko. Hortik aurrera, gure hirugarren taldeak aurrerapausoa eman du eta nagusitasunez kontrolatu du neurketa. Azken txanpan, Larralde izan da berriz ere protagonista: Aranari pase bikaina eman dio honek 2-0ekoa egin dezan. Azken minutuetan, pasaitarrek penalti bat izan dute Samuyiwak area barruan falta egin ostean, baina Chavezek ez du Olasagasti gainditu, honek geldika izugarri batekin erantzun baitu. Erraldoia. Txuri-urdinen partida bikaina, batez ere bigarren zatian, eraginkortasuna eta joko ona erakutsiz. Hurrengo jardunaldian Zarautzi egingo diote bisita garaipen honi jarraipena emateko helburuarekin. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real C: Olasagasti, Peral, Segurola (kap.), Calderón (Larrañaga, min. 46), Ruiz de Illa (Arana, min. 67), Letamendia (Baro, min. 57), Saénz, D. López (Elcano, min. 78), Larralde, Adjabeng eta Garitaonaindia (Samuyiwa, min. 78).

Pasaia KE: Vea, Fraile (kap.), Arrizabalaga, Zubillaga, Iriondo (Muñoz, min. 74), S. Martín (I. Sánchez, min. 74), Cascante (Froilán, min. 57), Ezkerra (Barrena, min. 85), Mancisidor, O. Olasagasti (Ugartemendia, min. 85) eta Chávez.

Golak: 1-0: Larralde, min. 50; 2-0: Arana, min. 76.

Árbitro: Pablo Zamarbide. Txartel horia atera die etxeko Letamendia eta Segurolari eta kanpoko Muñozi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!