Reala eta Gorka Álvarezen arteko bideak bananduko dira bien arteko kontratua datorren ekainaren 30ean amaitzen denean.
Gorka Álvarezek hiru denboraldi egin ditu bigarren taldea zuzentzen, eta denbora horretan hainbat lorpen garrantzitsu eskuratzen lagundu du. Lasarteko teknikariak 90 partida zuzendu ditu, eta Lehen Maila Nazionalean zuzendutako lehen denboraldian taldea bigarren RFEF mailara igotzea lortu zuen.
Aurretik, Lasartekoa emakumezkoen hirugarren egiturako entrenatzailea izan zen 21-22 denboraldian, 20-21 denboraldian teknifikazioaz arduratu zen eta 2017-2018 denboraldian lehen taldeko bigarren entrenatzailea izan zen, denboraldi horretako hiru partida lehen entrenatzaile gisa zuzendu zituelarik.
Realak egindako lanagatik zein izandako profesionaltasunagatik eskertu eta etorkizun profesional eta pertsonalerako onena opa nahi dio.
Eskerrik asko, Gorka!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin