Realak eta Claire Lavogezek akordioa lortu dute jokalari frantziarraren kontratua 2026 denboraldira arte berritzeko. Erdilari txuri-urdinak, emakumezkoen futbol eliteko arduradun Maider Castillo eta emakumezkoen futbolaren arduradun Garbiñe Etxeberriarekin batera, sinatu du klubarekin duen lotura berria Reale Arenan.
Lavogez joan den denboraldian iritsi zen Realera eta, denbora laburrean, bere kalitatea eta esperientzia nabarmendu ditu. Denboraldiko une gogoangarrienetako bat izan da Reale Arenan, derbi zirraragarrian, Athletic Cluben aurka sartutako gol ikusgarria, garaipena eman ziguna. Bere ikuspegiak, talentuak eta konpromisoak funtsezko jokalari bihurtu dute taldean. Lavogezen helburua proiektu honetan hazten jarraitzea eta bere ekarpena egiten jarraitzea da, dagoeneko bere etxetzat sentitzen duen talde honekin.
Zorionak, Claire!