ENTRENATZAILEEN SAREAK

Kontzeptua oinarrian lantzearen garrantzia

Vídeo

Maiatzaren 30ean, Realak entrenatzaileen topaketa bat antolatu zuen Zubietan, Gipuzkoako txoko guztietatik etorritako emakumeekin. Argi izanik genero-arrakala oraindik ere badagoela arlo teknikoan, klubak urteak daramatza berdintasunaren alde lan egiten, emakumeen presentzia eta indarra futbolaren munduan agerian jarri eta sendotzeko ekimenak garatuz.

Ildo horretan, erreferente diren emakumeen arteko sareak sortzea da azken urteetan landu nahi izan den helburuetako bat. Orain arte hainbat jarduera gauzatu dira: sentsibilizazio-kanpainak, prestakuntza-ekintzak eta hitzaldiak, besteak beste.

Ekimen nabarmenetako bat UEFA B entrenatzaile titulua lortzeko ikastaroa izan da, emakumeentzat zuzendua, eta Gipuzkoako Federazioaren lankidetzarekin garatua. Formazio honek ez du soilik ezagutza teknikoa eskaintzen; baizik eta emakumeentzako espazio propioak sortzen ditu, esperientzia aberasten dutenak eta, batez ere, ahalduntzea eta elkarren arteko sareak eraikitzea sustatzen dutenak, ingurune historikoki maskulinizatu batean.

Helburu horrekin, maiatzaren 30eko topaketan bigarren emakumezkoen taldeko entrenatzaileak jardunaldi formakuntza bat zuzendu zuen. Lehenik, teoria-saio bat eskaini zuen, “Kontzeptua oinarrian lantzearen garrantzia” izenburupean, eta ondoren kadeteen entrenamendura joan ziren, aurrez azalduko edukia nola aplikatzen den zuzenean ikusteko aukera izan zutelarik.

Bertaratu ziren entrenatzaileek azpimarratu zuten halako harremanak sortzearen garrantzia, eta euren ibilbidean bakarrik ez daudela sentitzeak duen balioa.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!