SANSE 1-2 AMOREBIETA

Gaindituta

Vídeo

Sansek bat eta bi galdu du Zubietan Amorebietaren aurka. Txuri-urdinei kosta egin zaie arriskua sortzea eta aurrean aurkari sendo eta trebea izan dute.

Kanpokoak nagusi izan dira lehenengo zatian. Hasi eta berehala, gainera, oso gertu izan dute lehenengo gola Tasconen bidez, baina kanpora bidali du baloia Zubiaurreren aurrean bakarrik geratu ondoren. Presio handia egiten aritu dira neurketa osoan zehar bizkaitarrak eta horrek Sanseren jokoa zaildu du. Amorebietaren gola ordu erdia igaro ondoren iritsi da, kontraeraso batean eta gipuzkoarren aldeko korner baten ondorioz. Tasconek egin du, Soberonen paseari esker.

Bigarren zatian ere ez dira eroso aritu txuri-urdinak. Saiatzen aritu dira, baina arrisku handirik sortu gabe. Aukerarik onena Gorostidik izan du urrutiko jaurtiketa batekin, baina kanpora joan da gutxigatik. Bizkaitarren kontraeraso bakoitzarekin gol aukera sortzen zuten eta amaitzeko hamar minuturen faltan Soberonek neurketa erabaki du, atezainak luzean jarritako baloi batekin. Azkeneko jokaldian Martinez Losak emaitza murriztu du.

Sanseren bigarren porrota jarraian, baina sailkapeneko goiko postuetan kokatuta jarraitzen dute. Hurrengo astean Leioaren zelaia bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Sola, Blasco (Pacheco, min. 79), Lapeña, Ezkurdia, Zubimendi, Gorostidi, Olaizola, Veiga, Djouahra (Petxarroman, min. 59), Celorrio (Martinez Losa, min. 67).

Amorebieta: Tena, Ibarbia, Simic, Arregui, Luengo, Lozano, Iturraspe (Bilbao, min. 61), Soberon (Orozco, min. 84), Alvaro, Seguin, Tascón (Ortega, min. 79).

Golak: 0-1: Tascon, min. 32; 0-2: Soberon, min. 81; 1-2: Martínez Losa, min. 94

Epailea: Sauleda Torrent. Txartel horia erakutsi die etxeko Olaizolari eta kanpoko Arregui, Seguin, Luengo, Bilbao eta Tenari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!