RC CELTA DE VIGO – REAL SOCIEDAD (21:30)

Gainditzeak merezi du


Realak erronka berri bati egingo dio aurre gaur gauean eta horrek Klubaren historian mugarri berri bat idaztera eramango lituzke txuri-urdinak. Imanolen mutilek, Aihenen bajarekin, baina bere adorea presente, Abanca Balaidosen RC Celtaren aurka lehiatuko dute berriro, San Sebastian Egunean bezala, Errege Kopako finalerdiak jokoan dituztela.


Esfortzu pilaketak neke fisikoa ekar dezake, baina inoiz murriztu ez dena hiru lehiaketetan bizirik jarraitu eta, azkenean, bere ikusleen aurrean Kopako partida bat jokatu nahi duen Realaren anbizioa da. Lehiaketa honek oroitzapen asko eta handiak dakarzkigu, guztioi irribarrea ahoan jartzen digutenak. Gaur da eguna, gure burua gainditu eta ametsa egi bihurtzen jarraitzeko. Kopako finalerdiak jokatu ahal izateak merezi du. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!