CD LEGANES 1-0 REAL SOCIEDAD

Galga

Vídeo

Reala esku hutsik bueltatu da Leganesetik gaur bat eta huts galdu eta goiko postuetara gehiago gerturatzeko aukera galdu ostean. Ziurrenik txuri-urdinek ez dute porrota merezi izan, baina etxekoek bi areatan izan dute eraginkortasunak garaipena eman die.

Partida ohituak gauden ezaugarriak izan ditu. Realak baloiaren jabetza izan du, areara askotan iritsi, eta sartu ezin izan dituen aukerak edukiz. Etxekoen aurkera askeren bat kenduta, lehen zatia Realarena izan da. Eusebiorenak erritmoa gehituz joan dira minutuak aurrera joan ahala eta etxekoak bere area barruan sartuz amaitu dute lehen zati hori. Kanpotarren aukera onenak azken minutuetan iritsi dira. Cuellar bikain izan da Realaren gola ekidinez. Illarrak kanpotik eginiko jaurtiketa eta Oyarzabalena gertutik gola merezi zuten, baina atezaina ondo egon da. 

Bigarren zatian partda orekatu egin da, eta etxekoen hasiera onak arriskuan ipini du Rulli. Realak pixkanaka goruntz egin du eta agintzera pasa da berriro. Hala ere, ez da gai izan nagusitasun hori golean bihurtzeko. Ordu laurden baen faltan eta hegaleko falta batean, madrildarrek gola egin dute zorte pixka batekin. Reala berdinketaren bila joan da baina buru baino bihotz gehiagorekin. Ez da aukerarik egon.

Aukera ona galdu da urtea ondo hasi eta goiko postuak ikutzeko. Igandean erreakzionatu beharko da, nahiz eta erronka galanta izan. Aupa Real.

Fitxa teknikoa:

CD Leganés: Cuella, Zaldua, Dos Santos, Gumbau (Omar Ramos, min.46), Rubén Pérez, Rico, Muñoz, Gabriel (cap) Eraso, El Zhar (Bustinza, min.80), Beauvue (Guerrero, min.67).

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R. (Rodrigues, min.78), Raúl Navas, I. Martínez, Illarra, Zurutuza, X. Prieto (cap) (Bautista, min.83), Canales (Juanmi, min.65), Oyarzabal y Willian J.

Gola: 1-0: Gabriel, min.75.

Epailea: Estrada Fernández. Txartel horia erakutsi dio Willian Joseri.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!