Real B-k laugarren garaipena jarraian lortu du arratsalde honetan Sporting de Gijoni 2-0 irabazita Mareon.
Txuri-urdinak intentsitate handiarekin zelairatu dira. Neurketako lehen jokaldian, balioa lapurtu ondoren, Ane Isasisasmendi gola sartzeko zorian egon da, baina Fuertesek ondo urrundu du jaurtiketa. Donostiarrek nagusi izaten jarraitu dute eta arriskuarekin iritsi dira. Losadak jaurtitako falta batean iritsi da lehena. Asturiarrek ondo urrundu dute baloia, baina Azpirotzek aldaratzea aprobetxatu du lehenengo gola sartzeko. Hamar minutu beranduago, Isasisasmendik txuri-urdinentzat bigarren gola egin du buruz buruko baten ondorengo bigarren saiakeran. Etxekoak ez dira apenas iritsi gipuzkoarren atera lehen zatian.
Atsedenaldiaren ondoren, gure bigarren taldeak erasoan jarraitu du eta gol aukerak sortu dituzte. Etxekoak erreakzionatzen saiatu dira Mariucak urrutitik egindako jaurtiketa batekin, baina Berganza oso adi egon da errematea gelditzen. Echeverriak hirugarren gola sartzeko aukera izan du. Zoritxarrez, Fuertesek ondo baztertu du. Markagailua ez da gehiago mugitu. Lehen zatiko 0-2koarekin amaierara iritsi gara.
Aitor Resenderen taldeak garaipen bikaina lortu du, beste behin ere bere joko zoragarria erakutsiz. Gaurkoarekin laugarren garaipena lortu dute jarraian eta bolada honekin jarraitu nahi dute Zubietan Deportivo Abancaren aurka. Aupa Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin