Real C-k garaipena lortu du denboraldiko lehenengo neurketan. Gure bigarren filialak huts eta biko emaitzarekin irabazi du SD San Pedroren etxean, pasa den urtean igoera lortu zuen taldea. Partidako lehenengo jokaldi arriskutsuan iritsi da gola, Sanchezek sartu duena. Hasiera ezinhobea. Hemendik aurrera, aukera asko egon dira bi taldeentzat. Sergio Franciscoren mutilek, nahiz eta etxetik kanpo jokatu, neurketa kontrolatzeko gai izan dira lehenengo zati honetan
Bigarren zatia hasi eta berehala, txuri-urdinek emaitza handiagotzeko aukera paregabea izan dute jokaldi landu batean, baina etxeko atezainak baloia aldentzea lortu du. Hemendik aurrera, etxekoek aurrera pauso bat eman dute berdinketaren bila. Hainbat aukera izan dituzte baina kanpokoen defentsak bikain aritu dira lanean guztiak aldentzeko. Txuri-urdinek neurketa erabaki dute kontraeraso batean azkeneko minutuetan. Alkainek lortu du gola sartzea. Horrela, Sergio Franciscoren taldeak Ligako hasiera ezinhobea izan du. Hurrengo astean SD Zamudio jasoko dute Zubietan.
Fitxa teknikoa:
SD San Pedro: Egoitz, Rekero, Jesús, Erik, Arzeo (Jon P.m min. 46), Aitor, Asier, Ander (Gorka, min. 75), Iñaki (Jagoba, min. 79), Ekaitz, Atxirika.
Real C: Ruiz-Zeberio, Gabilondo, Blasco, Aranbarri, Lucbert, Olasagasti, Aldasoro, Sanchez (Elosegi, min. 72), Garrido (Hernández, min. 77), Aranzabe (Alkain, min. 68), Agirre.
Golak: 0-1: Sanchez, min. 9; 0-2: Alkain, min. 87
Epailea: Pardo Saavedra. Txartel horia erakutsi die etxeko Jesusi eta kanpoko Garrido eta Olasagastiri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin