#EskerrikaskoCarlos

Gau magikoa

Vídeo

Gabonak datoz eta baita neguko geldialdia ere, futbolak lekua utziko dio Gabonei eta Realak ez du 2018arte partidak izango. Biharko urteko partidetako bat izango da, arrazoi askorengatik, batez ere Carlos Velaren agurra dela eta. Sei urte eta erdi eta gero gure kamiseta jantziz, mexikarrak agur esango dio bere etxeari Sevilla FC-ren aurkako partidan.

Klubak eta zaleek Carlos Velari merezitako omenaldia egingo dio partida aurretik. Gau magikoa izango da, eta horretarako argidun makiltxoak banatuko dira zaleen artean eta hauek bere mugikorretako linternak piztuko dituzte bere esker ona adierazteko aurrelariari. 11.minutua gaueko momentuetariko bat izango da, zaleek bere linternak piztuko dituzte eta Anoetak beste gau magiko bat biziko du. Sevillaren aurkako garaipen bat amaiera ezinhobea izango litzateke Carlosentzat, oroitzapen ezinhobea utzi duena familia txuri-urdinean. #EskerrikAskoCarlos  


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!