LaLiga Genuineko gure taldeak asteburu honetan ekingo dio bere denboraldi bereziari Adiskidetasunaren Torneoaren lehen edizioarekin. Osasunak antolatutako ekitaldi honek Reala, Athletic Club, Deportivo Alaves, SD Eibar, Real Zaragoza, SD Huesca eta talde gorritxoa bilduko ditu Taxoareko instalazioetan.
LaLigenuine txapelketaren hasierarako aurrekari ona izango da, apirilaren 1-3ko astebururako aurreikusita baitago, Las Palmas Kanaria Handikoan.