REAL SOCIEDAD 6-2 ZARAGOZA CFF

Gol festa

Vídeo

Realak garaipen handi bat lortu du Zaragoza CFF taldeari irabazi ondoren, non Nahikari izan den neurketako protagonista nagusia bost gol sartu ondoren.

Partida hasi eta berehala hasi da etxekoen gol festa. Nahikarik, hirugarrenean, lehenengoa egin du kanpokoen atzelariak atzean utzi ondoren. Bigarrena, berriro protagonista berarekin eta modu berean, jokoak ordu erdi zeramanean iritsi da. Bost minutu geroago, hirugarrena, hat-tricka. Lehenengo zati honetan Gonzalo Arconadaren taldea bikain aritu da, eroso, eta hori markagailuan bihurtuta ikusi dugu. Baina ez da hor geratu gol sorta.

Mayak, aldageletatik igaro ondoren, emaitza murriztu du Zaragoza CFF-rentzat. Baina poztasunak gutxi iraun die kanpokoei. Nahikarik, zeinek bestela, laugarrena egin du Realarentzat, baita berarentzat ere. Baina gehiago nahi zuten. Nahikarik, hamar minuturen faltan, bosgarrena lortu du. Zaleen txalo zaparradarekin irten da zelaitik Nahikari, azkeneko gola sartu ondoren. Beristainek sartu du seigarrena, Nahikariren ordez zelairatu denak. Jada azkeneko minutuetan, Laurak egin du kanpokoentzat bigarren gola.

Honela, Realak lau neurketa jarraian gehitzen ditu puntuak lortzen, baita bigarren garaipena jarraian ere. Asteazken honetan, gipuzkoarrek Albacete Nexusen zelaia bisitatuko dute, bolada positibo honi jarraipena emateko asmoarekin.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, Soldevila, Etxezarreta (N. Mendoza, min. 54), Soldevila, Bea (Leyre, min. 70), Manu, Chini, L. Baños, Zornoza (N. EIzagirre, min. 78), Nahikari (Beristain, min. 80).

Zaragoza CFF: Oihana, Ainhoa, Nora (Naima, min. 64), Monforte (Lucia, min. 54), Natalia, Teresa (Laura, min. 58), Nuria (Maca, min. 58), Arene, Maya, Lara y Carolina.

Golak: 1-0: Nahikari, min. 3; 2-0: Nahikari, min. 27; 3-0: Nahikari, min. 32; 4-1: Maya, min. 53; 4-1: Nahikari, min. 55; 5-1: Nahikari, min. 79; 6-1: Beristain, min. 85; 6-2: Laura, min. 87

Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi die etxeko Beristaini eta kanpoko Larari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!